Nor gara?

Helburua

Pitxuflitos umeen errehabilitaziorako eta kontrol posturalerako zentroa da. Gutxitasun fisikoa duten umeen gaitasuna ahalik eta gehien ahalbidetzea da gure helburua; hala nola, hauen beharrizanak bai etxe, eta bai eskola inguruetan egokitzea. Horrela lortuko baitute ahalik eta autonomi maila eta bizi-kalitate hoberena bere bizitzako urrats bakoitzean.

Pitxuflitosen, mugimendu zailtasunak dituztenen ingurua egokitzeari berebiziko garrantzia ematen diogu, inguru hori bakoitzaren beharrizanetara egokitzeko. Hauen inguruaren moldaketa eta behar izango dituzten egokitzapenen azterketa egiten dugu, zenbait jostailu eta ordenagailuaren erabilpena sustatzeko, horrela, ahalik eta etekin handiena atera ahal izango diete dituzten baliabideei.

Azken batean, gure helburua erabateko garapen pertsonala eta soziala izan dezatela da, eta horretarako eskaintza handia daukagu neurrira egiten ditugun zerbitzu eta produktuetan. Halaber, prestakuntza ematen diegu etxekoei eta ingurukoei gure gurasoen eskolaren bidez.

Ikuspena

Pitxuflitosek erreferentziako zentroa izan nahi du Euskadin, laguntza, prestakuntza eta ikerketa arloetan bikaintasun maila eskainiz.

Erabiltzaileen aldetik, jaso dezaketen zerbitzurik onena izatea; bertako lan-taldearengandik, lan egiteko lantokirik onena izatea; eta antzeko beste zentroengandik, euren lana osa dezakeen aliatua izatea da gure ikuspenaren oinarria.