NF-Walker: Ibiltzeko laguntzak

NF-Walker-ak umeari zutikako postura autonomoa gozatzeko aukera ematen dio, bai era estatikoan eta bai dinamikoan. Aparatu honek, gorputzaren alineazio egokia bermatzen du, hala nola grabitatearen kontrako giharretan luzaketa aktiboak eta buruaren edota enborraren kontrola hobetzen lagunduz. Bere bitutore eta zintza sistemaren bitartez, umeari bere gorputzaren pisuaren 80-90% bere oinetan kargatzen uzten dio, eta 10-20% bestea toraxeko, pelbiseko eta tibietako zintzetan kargatzen duelarik. Era honetara, esan dezakegu umea era desgrabitatorio batean dagoela eta horrela pausua emateko erraztasun gehiago dituela. Aparatu hauek, era pertsonalizatuan egokitzen dira ume bakoitzari, hau dela eta aparatu berberak ez du ume ezberdin birentzat balio. Derrigorrezkoa da hiru hilero errebisioak egitea, umearen hazkundearen ondorioz aparatu hauek moldatzeko, horrela postura fisiologiko egokia izatea bermatuz. Logikoki, hau derrigorrezko baldintza bat da, umeak mugimendu patroi egoki bat ikasteko orduan.

Efektu terapeutikoak

NF WalkerNF-Walkerra bipedestadore dinamiko eta ibilkari baten uztarketa da. Aparatua erabiltzaile bakoitzari era pertsonalizatuan egokitzen da, bere alturaren, pisuaren, giharretako indarraren eta mugimendu patroien arabera. Aparatu honen ezaugarri nagusia umea zuzen-zuzen mantentzen duela da, bere gorputzeko pisua oin bietan kargatzen duelarik. NF-Walkerrak eskaintzen dituen efektu terapeutikoak pertsona batetik bestera asko aldatzen dira. Europan 10 urteko esperientzia eduki eta gero, aparatu honek pertsona batzuei denbora tarte txikietan zutik egoteko aukera ematen die, eta aldiz beste batzuei, martxa autonomo baten ikasketan laguntza eskaintzen dielarik. Aparatu honen onura handiena, martxarako posibilitaterik ez duten umeei, beraien inguruan mugitzeko aukera eskaintzen die. Ez da martxa patroi bikaina ematen, baina umea, adaptazio denbora baten ondoren, postura egoki bat mantentzeko, libre dauden eskuak erabiltzeko eta apurka-apurka tonua erregulatzeko gai da; eta kasu batzuetan distantzia labur edo luzeago batzuetan mugitzea lortzen du.

 

 

Abantailak

Zutikako jarreraren onurak – uzkurtze eta kontraktura muskulotendinosoen prebentzioa, osteoporosi eta fraktura patologikoen prebentzioa, preziozko ultzeren prebentzioa, espastizitatearen gutxitzea eta kontrola, besikal eta giltzurrun funtzioaren hobekuntza, kardio-arnasketaren funtzioan hobekuntza, hala nola, koordinazio eta orekaren hobekuntza orokorrean – NF-Walker eta merkatuan dauden edozein bipedestadoretan ematen dira. Jarraian, NF-Walker eta beste bipedestadoreen artean ematen diren ezaugarrien diferentzia azalduko dugu:

1. Artikulazio guztiak zuzen daudelarik postura egokia

NF-Walkerra, umeari postura desegokia hartzen uzten ez dion eusteko sistema bakarra da. Deformazio postural ez finkatuak (adb, ekino-valgo posturala), zuzentzeko gogortutako bota parea, zintza pelbiko batera loturik doazen bitutore batzuei lotuta eta beste bi barra bertikal zintza pelbikoa zintza toraziko batekin elkartzen dituenaz osatuta dago. Horrez gain, belaunen azpian beste zintza bi ditu, belauneko postura desegokiak, valgo edo varo, hartzen uzten ez dituena. Bukatzeko, bururako pieza gehigarri bat du, beharrezkoa balitz patroi extensore bat kontrolatzeko.

Beste desplazadore batzuekiko diferentzia

Gaur egun, lau bereizgarri garrantzitsu daude NF-Walker eta beste desplazadoreen artean:

1. Ondo lerrokatuta postura

Umea pelbisean dagoen zintza batez eta toraxean dagoen beste batez eutsita eta alineatuta dago, horrez gain zintza pelbikoa eta bota batzuk lotzen dituen bitutore luze batzuk ditu. Sistema honek ez dio umeari jesartzen uzten. Aldiz, beste desplazadore batzuetan umea aulki edo arnes pelbiko batean “esekita” doa, horrela nekatzen denean postura desegoki bat hartu dezakeelarik.

Kontraindikazioak

Hurrengo kasu hauetan ez dago gomendatuta NF-Walkerra.

  1. Finkatutako deformazio artikularretan, belauneko, aldakako edota orkatilako flexoetan, behin 20º baino handiagoak direnean
  2. Arriskuak (eskailera, ibilgailuen errepideak, etab.) aurreikusteko gaitasun kognitibo nahikorik ez duten umeak, beste pertsona baten begiradapean ez daudenean.

Kontrol zefaliko oso urria duten umeetan, guztiz zintzaturik egon behar direnean, eta mugimendu askerik bizi ezin dezaketenean, NF-Walkerra ez dago gomendatu gabe, baina ez dio beste bipedestadore konbentzional batek eman diezaiokeen beste ezer ematen. Ondorioz, umeak fase honetan daudenean, gomendagarriagoa da, bipedestazio plano bat erabiltzea, efektu terapeutiko berdinak emango baitizkio, prezio askoz baxuago batean. Era berean, atzeko ibiltari edo nagusi baten eskutik pausu batzuk emateko gai den umea, edo zutik mantentzean oreka duen umea, ez dira hautagai aparatu hau erabiltzeko martxa zailduko liokeelako, batez ere, biratzeko orduan, martxa erraztu baino.

NF-Walker martxan

News

Zentru laguntzaileak

ZENTRALA:  PITXUFLITOS – Centro de Rehabilitación Infantil y Control Postural

www.pitxuflitos.com
Mar Mediterráneo, s/n – bajo
48015 Bilbao
  94 654 8227
  nfwalker@pitxuflitos.com

MADRIL:  Centro de Terapia Integral del Niño MOMO

www.centromomo.com
Uruguay, 12 – bajo
28016 Madrid
  91 3441612
  centromomo@yahoo.es

MADRIL: Clínica YMEON

Guabairo, 26 – bajo
28047  Madrid
  629 096 006
  ymeon@telefonica.net

ANDALUZIA:  Clínica SONDEAN

Ctra. Los Alcores, Ctrjo.Los Indianos, nº-2.
04715 Matagorda (El Ejido)
Almeria
  615 667 232
  beatriz.prevosto@juntadeandalucia.es

KATALUNIA-LEVANTE:  Andreu Ferrer

  607 66 27 28
  tobages@hotmail.com