Bidepestaziorako laguntzak
Aurreko standing-a
Aurreko standing-ak kontrol motor nahikoa ez duten umeak euren kabuz zutik jartzeko sortu ziran, bipedestazioan goiz kargatzearen garrantziaz oharturik. Aurreko standing-ak material gogor edo erdi-gogor batez neurrira egindako molde batzuk dira, eskaren kontrako material batez barrutik babesturik, eusteko sistema ezberdinekin bai toraxean eta bai pelbisean. Honek, umeari zutik egoteko aukera bermatzen dio, bere pisuaren 20% edota 80% beheko gorputz adarretan kargatuz, ematen zaion inklinazioaren arabera. Standingaren erabilera goiztiarrak alineazio muskulo-eskeletiko egokia eta simetrikoa ematen laguntzen du bipedestazioan, beheko gorputz adarretan flexioan kontrakturak eta deformazio artikularrak ematea ekiditen du, hezurren dentsitate minerala gehituz, eta garapen muskulo-eskeletiko egokia bultzatuz. Aduktore giharretan hipertonia edo espastizitatea duten umeetan, abdukzioan eginiko standing-a gomendatzen da horrela artazi patroiaren ondorioa izaten den femurreko buruen kanporatzea ekidinez. Aduktoreen indar ezohikoari aurre egitean, abduktore eta aduktoreen arteko oreka hobetzen da, horrela azetabuluaren eta femurreko buruaren garapen egokiari lagunduz.
Atzeko standing-a
Umeak kontrol zefaliko egokiago bat hartzen doazen heinean, atzeko standing batera igaro behar da, honek beheko gorputz adarretan 100% karga egitea baimentzen baitu. Aurreko standing-ak bezala, atzeko standing-ak material gogor edo erdi-gogor batez neurrira egindako molde batzuk dira, eskaren kontrako material batez barrutik babesturik, eusteko sistema ezberdinak dituelarik bai toraxean eta bai pelbisean, umeari zuzen-zuzen egotea baimentzen diolarik, bere pisu guztia beheko gorputz adarretan kargatuz. Standing hauek, egurrezko plataforma batean jartzen dira, umeak inongo desorekarik ez jasateko, balazta duten gurpil batzuk jarriz, horrela umea bere lagunekin mugitu daitekeelarik leku batetik bestera.
Kanporako standing-a
Aurreko standing-en eragozpen nagusia umearen mugimendua mugatzen dutela da. Hasierako ereduak estatikoak ziren, horregatik ume askok standing-ean jartzea bazter batean zigortzearekin parekatzen zuten. Arrazoi honegatik, gurpil txikiekin egiten hasi ziren, etxe barruan mugitzea bermatuz, horrela ezkutaketara jolastuz, etab. Honen ondoren, kalean standing-ean mugitzeko eskaria sortu zen, harrapaketara jolasteko, tenisera, paseoan joateko, etab. Eskari honek, eredu hau, ondoren agertzen den irudian ikus dezakeguna, egitera bultzatu gintuen, paseorako aulki batean, jesarlekua atzeko standing bategatik aldatzera. Bi pieza ezberdin direnez, piezak banatu daitezke eta horrela aulkia batu daiteke bere garraioa erraztuz.
Mini-standing-a
Atzeko standing-aren hurrengo pausua mini-standig-a da, zutunik egotean bere gorputzean sortzen diren kulunka txikiak denboraz aurreikusteko zailtasunak dituzten umeentzat balio du, hauek ez dira gai oreka erreakzioak martxan jartzeko. Mini-standig-a material gogor edo erdi-gogor batekin neurrira egindako- bere hanken eta zapaten moldea hartuz zuzenketako neurri handienean- molde batzuk dira, eskaren kontrako material batez barrutik babesturik, belaunetan eusteko sistema batez lagundurik. Oinak egurrezko plataforma finko batean finkatuz. Mini-standig bat erabiliz, umeak zutunik egotean bere gorputzean sortzen diren kulunka txikiak nabaritzen ditu, baina erortzeko arriskurik gabe. Honek aldakako mugimendua praktikatzen laguntzen du, hala nola, bere ikuste sistema eta sistema somato-sentsoriala hobetzen laguntzen dio. Mini-standing-a erabiltzeko gorputz enborreko oreka nahikoa ez duten umeak, isquioetako euskarri bat ematen dien gehigarri bat erabiltzen dute, zintza pelbiko eta belaunen gainean beste bat erabiliz. Gehigarri hau une laburretan ken daiteke horrela umeak oreka erreakzioak martxan jar ditzan bultzatzen da zutik dagoenean.
News
-
(Castellano) ¡¡BAJA EL PRECIO DEL NF-WALKER XR5 EN MIL EUROS!!
Informazio hau ez dago itzulia, ondorengo hizkuntzetan aurki dezakezu: Castellano
-
(Castellano) ESKERRIK ASKO BUDY!!
Informazio hau ez dago itzulia, ondorengo hizkuntzetan aurki dezakezu: Castellano
-
(Castellano) Presentación en el CEE Ponce de León de Burgos
Informazio hau ez dago itzulia, ondorengo hizkuntzetan aurki dezakezu: Castellano

