Sedestaziorako laguntzak
Jesarleku pelbikoak
Jesarleku pelbiko moldeatuak, material gogor edo erdi-gogorrez egindako moldeak dira, barrutik anti-eskara materialez estalita, hainbat euste-sistemekin, jesarleku eta bankuentzako alboko sostenguekin edota egurrezko eta altzairu herdoilgaitzezko adaptazioekin. Jesarleku hauek neurrira eginak dira eta jesarrita egotean dituen alterazio posturalak zuzentzeko aukera ematen du. Jesarleku pelbiko hauek jesarrita egotean kontrol postural egokia eta sostengu-oinarri segurua ematen diote umeari, esku biak aske izateko aukera duelarik horrela manipulatu ahal izateko, enborra grabitatearen kontra zuzen mantenduz eta bere ingurua aztertzeko bere burua altxa dezakeen bitartean. Jesarlekuak ume bakoitzaren beharrizanen arabera egiten dira, bizkarraldea altura desberdinetan eginez, euste zintzekin edo hauek barik, banku eta jesarlekuentzat albo sostengua edota lotura sistemekin.
Lurreko jesarleku posturalak
Iskiotibialen uzkurtze edo hipertonia duten umeen kasuan, ezin zaie bakarrik utzi jesarleku posturalarekin lurrean, belaunak tolesten baitituzte eta atzerantz irauli daitezke. Arrazoi horretagatik asmatu ziren lurreko jesarleku posturalak. Lurreko jesarlekuak hankak abdukzioan mantentzeko luzapenak dituen jesarleku pelbikoa da, egonkorrago izateko eta aldakak zuzen edukitzeko, hauek lotuta daudelarik sostengu barra baten bidez egonkorra izateko. Atzealdean, ez iraultzeko oinarria dute, kontrol zefaliko nahikoa ez duten umeak jesarlekua iraul ez dezaten; gainera, hainbat zintza ditu jesarlekuan jarririk erabiltzailearen euste torazikoarentzat. Badaude zintzak belaunetan, hankak extensioan mantentzen dituztenak iskiotibialen luzapen pasiboa eraginez eta belaunen flexoa ekidinez. Azkenik, modelo honen beste ezaugarri garrantzitsuenetariko bat hanken muturretan oinen babes-oinarriak dituztela da, uhal eta belkroen bidez lotuta erabiltzailearen neurrira egokitu daitezkeelarik. Jesarleku hauek umeari lurrean jesarrita egoten laguntzen dio, bere ikastolako kideen baldintza berdinetan egoteko aukera emanez eta haiekin harremana hobetuz. Gainera, jolasteko bere bi eskuak libre izan ahal ditu bere ikaskideen maila berean egoteko aukera izanez, jesarrita dagoelarik bere kontrol postural aktiboaren garapenari laguntzen dio eta, horrez gain, iskiotibialen luzapen pasiboa eragiten dio euren uzkurtzea ekidituz.
News
-
(Castellano) ¡¡BAJA EL PRECIO DEL NF-WALKER XR5 EN MIL EUROS!!
Informazio hau ez dago itzulia, ondorengo hizkuntzetan aurki dezakezu: Castellano
-
(Castellano) ESKERRIK ASKO BUDY!!
Informazio hau ez dago itzulia, ondorengo hizkuntzetan aurki dezakezu: Castellano
-
(Castellano) Presentación en el CEE Ponce de León de Burgos
Informazio hau ez dago itzulia, ondorengo hizkuntzetan aurki dezakezu: Castellano

