Kontrol postural egoki baten garrantzia

Kasu askotan, nahiz eta ume hauei errehabilitazio zentroetan tratamendu edo estimulazio goiztiarra eman, ume hauek ez dute eboluzio egokia izan. Hauxe da, hain zuzen ere, giharretako indarretan desorekak dituzten umeen kasua. Hori dela eta, ez dira gai grabitatearen kontrako jarrerari eusteko. Ume hauek beraien gurasoen besoetan ordu asko igarotzen dituzte eta beste hainbeste, era desegokian etzanda. Aipaturiko giharren indarretan desorekak eta era desegokian mantenduriko jarrerak, sistema osteoartikularraren deformazioen jatorria dira, elementu anatomikoen egokitzapenerako posibilitate ezin hobeak ematen diren garaian.

Jesarleku pelbikoak

Jesarrita egotean sortzen diren alterazio posturalak zuzentzeko, neurrira egindako jesarleku pelbikoak erabiltzen ditugu. Hauek igeltsuz egin daitezke barrutik ehun apartsu batez babesturik, haurraren erosotasunerako. 1 irudian, ume bat lurrean era desegokian eserita ikusi dezakegu, esku biak lurrean jarrita dituelarik oreka mantentzeko. Jarrera hau luzaroan mantentzeak eskumaldeko zifoeskoliosi lumbar batean amaituko luke. 2 irudian, ume berbera ikus dezakegu jesarleku pelbiko batean jesarrita. Laguntza honek umeari jesarrita egotean kontrol postural egokia lortzen laguntzen dio. Aldi berean, sostengu-oinarri segurua ematen dio esku biak aske izateko aukera duelarik horrela manipulatu ahal izateko, enborra grabitatearen kontra zuzen mantenduz eta bere ingurua aztertzeko  bere burua altxa dezakeen bitartean.

Lurreko jesarlekuak

Lurreko jesarleku posturala umeari lurrean jesarrita egoten laguntzen dio, bere ikastolako kideen baldintza berdinetan  egoteko aukera emanez eta haiekin harremana hobetuz. Gainera, jolasteko bere bi eskuak libre izan ahal ditu bere ikaskideen maila berean egoteko aukera izanez, gainera, jesarrita dagoelarik bere kontrol postural aktiboaren garapenean laguntzen dio eta, horrez gain, iskiotibialen luzapen pasiboa eragiten dio euren uzkurtzea ekidinez.

Standing-ak

Zutikako programa goiztiarra garrantzitsua da ere. Kontrol motorra nahikoa ez dutelako zutik euren kabuz mantendu ezin diren umeak, aurreko edo atzeko standing-en bidez lor dezakete. Standing-aren erabilera goiztiarrak alineazio muskulu-eskeletiko egokia eta simetrikoa izateko aukera ematen dio zutikako jarreran, kontrakturak flexioan eta beheko gorputz adarren deformazio artikularren posibilidadeak saihestuz, hezur dentsitate minerala handituz eta garapen muskulu-eskeletiko egokia sustatuz.

News