Pitxuflitos umeen errehabilitaziorako eta jarrera kontrolerako zentroa da, eta gure <b>helburu</b> da ahalbidetzea ume desgaituen gaitasuna ahalik eta gehien, bai eta euren etxe eta eskola ingurua dauzkaten beharrizanetara egokitzea ere; <b>horrela lortuko baitute autonomia maila eta bizi-kalitatea bizitzaren urrats bakoitzean</b>. Bilboko Ibarrekolanda auzoan gaude. Bertara heltzeko:<br /><b>   Metroa:</b> Sarriko geltokia<br /><b>   BilboBus:</b> 10, 13, 18, 71 lineak<br /><b>   Kotxea:</b> ez dago TAO zerbitzurik (GPS koordenatuak: 43.2771, -2.9591) <b>200 metro karratuko instalazioak</b> ditugu gimnasio, sala multisensorial, komun egokitu, igeltsuen sala eta dutxa, tailer, biltegi, bulego eta itxaron-gelarekin. Laguntza tekniko aurreratuenak ditugu bertan: sabaiko garabia, bidepestazio aktiborako InnoWalk ortesi robotikoa, NFWalker bidepestadore dinamikoa, etab. <b>Umeen beharrizanen arabera</b>, banakako zein taldeko tratamenduak eskaintzen ditugu. Etxeko eta eskolako beharrak aztertu eta laguntza tekniko egokitua eskaintzen dugu, guk egindakoak kasu batzutan. Halaber, umearen tratamenduan parte hartzen duten profesional desberdinekin koordinatzen gara irizpideak bateratu eta helburu komun batekin lan egiten dugula ziurtzatzeko. Honek, ahal den heinean, gure pazientearekin batera kontsulta desberdinetara joatea hartzen du barne.

Zerbitzuak

Pitxuflitos zentroak gizartean umeentzat falta diren umeen errehabilitazio eta kontrol posturalerako zerbitzuak bete nahi ditu.

Lehenbizi, ume eta heldu desgaituak gizartean barneratu behar direla jabearazi nahi du, guztiok elkartzen gaituen gizartean giza partaidetzaren eskubidea bermatuz.

Leer más »

Aparatu ortoprotesikoak

Kontrol postural egokiaren garrantzia. Jesartzeko eta zutikako postura eusteko laguntza.

Kasu askotan, umeek errehabilitazio edo estimulazio goiztiarretan esperientzia badute ere, ez dute aurrera egiten. Hori dela eta, ez dira gai grabitatearen kontrako jarrerari eusteko.

Leer más »

NF-Walker

NF-Walker-ak umeari zutikako postura autonomoa gozatzeko aukera ematen dio, bai era estatikoan eta bai dinamikoan.

NF Walker

Aparatu honek, gorputzaren alineazio egokia bermatzen du, hala nola grabitatearen kontrako giharretan luzaketa aktiboak eta buruaren edota enborraren kontrola hobetzen lagunduz.

Leer más »